Meigas kantuak Xabi Aburruzagaren soinuak eta Tanxugueiras talde galiziarreko kideen ahotsak batzen ditu. Abestiak euskara eta galiziera uztartzen ditu eta, paradoxikoki, Eskozian jaio zen.
Glasgown ezagutu zuten elkar, non Celtic Connections jaialdira joanak ziren denak. Aburruzagak han aurkeztu zuen bere laugarren diskoa, “KeltiK” izenekoa. Gauero elkarrekin jotzen zuten antolatzen ziren jam sessionetan eta han adiskidetasuna eta musika konexioa sortu ziren.
Xabik gonbidatu egin zituen bere disko berrian parte hartzera, baina Tanxugueirasek galizieraz bakarrik abesten du. Beraz, gai honen letra euskaraz eta galegoz idatzi zuen Iñaki Aurrekoetxeak.
Abesti honetan parte hartzen dute:
Xabi Aburruzaga – Trikitixa
Eriz Pérez – Gitarra akustikoa
Jon Cañaveras – Baxu elektrikoa
Koldo Uriarte – Pianoa
Aitor Uribarri – Bateria eta perkusioa
Xabier Zeberio – Bibolina
Jose Urréjola – Daf eta flauta
Tanxugueiras: Ahotsa (Olaia Maneiro, Sabela Maneiro e Aida Tarrio)
Soinu teknikaria: Unai Mimenza
Letra: Iñaki Aurrekoetxea