Saskia

Xabi Aburruzaga_Breakfast in Belfast

Breakfast in Belfast, Aurrez Aurre lanaren lehenengo bideoa

Breakfast in Belfast abestiaren bideoaren aurkezpena. Bideoa Campos Eliseos Antzokian eskainitako kontzertuan grabatu zen, 2021eko maiatzaren 15ean.

 

Laster Aurrez Aurre diskoa kaleratuko dugu, Xabi Aburruzagaren seigarrena eta zuzeneko baten lehenengoa.

Gaur Breakfast in Belfast abestiaren bideoa aurkezten dizugu.

Breakfast in Belfast Xabi Aburruzagak 2009an Denboraren naufrago diskorako konposatutako kantua da. Zuzenekoetan ezinbesteko abesti bihurtu da, erritmo alaiagatik eta transmititzen duen positibismoagatik.

Bilboko Campos Eliseos Antzokian 2021eko maiatzaren 15ean egindako kontzertuan, Aburruzagak artista handiak izan zituen lagun oholtza gainean.

Ikusi nahi?

Abesti honetan parte hartzen dute:

Xabi Aburruzaga – Trikitixa 

Eriz Pérez – Gitarra akustikoa 

Jon Cañaveras – Baxu elektrikoa

Koldo Uriarte – Pianoa 

Aitor Uribarri – Bateria

Xabier Zeberio – Biolina

Iñigo Olazabal eta Argibel Euba – Txalaparta

Asier Ituarte – Tronboia

Javier Pérez – Tronpeta

Abraham de Román – Saxoa

Tanxugueiras: Pandereta (Olaia Maneiro, Sabela Maneiro e Aida Tarrio)

Dantzariak: Arkaitz Pascuas, Nagore de las Cuevas

Facebook
Twitter
LinkedIn