Aburruzagaren seigarren proiektua da Aurrez aurre. Zuzeneko lehena. Hogei urtetako ibilbide oparoari errepasoan, aurreko bost diskoetako kantuek osatzen dute emanaldi bakarrean grabatutako lana. Trikitixa gidari eta instrumentalizazio aberatsak ehundutako erritmo bizi eta koloretsuen bidez, euskal folka munduari begira jarri du, beste behin, Portugaleteko semeak.
Bere ohiko bandaz gain, ederki uztartutako luxuzko gonbidatuek zuzeneko giro majikoa areagotzen lagundu zuten: Unai Iturriagaren atarikoa, Xabier Zeberio eta Jose Urrejolaren pisuzko presentzia, Garikoitz Mendizabalen eta Gorka Hermosaren txinpartak, Tanxugueiras galiziarren eta Miren de Miguelen ahots indartsuak, Gorka Urmeneta, Asier Ituarte, Javier Perez, Abraham de Roman, Iñigo Olazabal eta Argibel Euba. “Nire ametsetako big-banda!”, aitortu digu Aburruzagak.
Xabi Aburruzaga: Trikitixa eta ahotsa
Eriz Pérez: Gitarra akustikoa eta ahotsa
Jon Cañaveras: Baxu elektrikoa
Koldo Uriarte: Pianoa
Aitor Uribarri: Bateria, panderoa, perkusioak, ahotsa
Xabier Zeberio: Biolina
Zenbait abestitan
Jose Urréjola: Flauta, Whistle, EWI eta daf
Iñigo Olazabal eta Argibel Euba: Txalaparta
Gorka Urmeneta: Alboka
Garikoitz Mendizabal: Txistua
Asier Ituarte: Tronboia
Javier Pérez: Tronpeta
Abraham de Román: Saxoa
Tanxugueiras: Voz (Olaia Maneiro, Sabela Maneiro e Aida Tarrio)
Xabi Aburruzagak 2021an zehar zuzendu eta ekoitzia
Produkzioa: Xabi Aburruzaga & Jose Urréjola
Grabaketa: Unai Mimenza
Edizioa: Unai Mimenza & Xabi Aburruzaga
Nahasketak: Unai Mimenza
Masterizazioa: Miguel Pinheiro Marques (Arda Recorders) Porto, Portugal
Diseinua: Josu Torrealday
Argazkiak: Asier Bastida
Itzulpenak: Iñaki Aurrekoetxea, Laure Paccaud & Annie Gavica.
Koordinazioa: Xabi Aburruzaga