Disko berria
Aburruzagaren seigarren proiektua da Aurrez aurre. Zuzeneko lehena. Hogei urtetako ibilbide oparoari errepasoan, aurreko bost diskoetako kantuek osatzen dute emanaldi bakarrean grabatutako lana. Trikitixa gidari eta instrumentalizazio aberatsak ehundutako erritmo bizi eta koloretsuen bidez, euskal folka munduari begira jarri du, beste behin, Portugaleteko semeak.
Bost
Bat, bi, hiru, lau… eta bost. Esku betearekin zenbatzeko adina sorkuntza-lan. Bost. Zentzumen oro gozarazteko moduko soinuak dakartza bosgarrenak. Pentagramaren arteza bihurrituta, bost puntako izarrari darion soinua. Ongi etorri, Bost. Heldutasunean nekaezin dabilen musikariaren bostekoa. Azkenaldiko bizipenei emandako bostekoa. Poztekoa.
Keltik
KeltiK. Trikitixaren bihotzetik. Musikarekiko maitasunagatik. Umezaroko erreka bazterrean ondutako lehendabiziko soinuetatik. Adiskideengatik. Keltik. Portu berrien bila ezagututako itsasoetatik. Herrien besarkadarako soinubandari hauspoa emateagatik. Geuretik. Mundu nahi izateagatik. KeltiK.
Geure
Xabi Aburruzagaren estudioko 3. diskoa da Geure, berak konposaturiko 13 doinuz osatua.
Denboraren naufrago
Denboraren Naufrago, dagoeneko trikitixaren soinua berritzeko eta bere berezko estiloa garatzekeko asmo argi batekin, betiere sustraiak ahaztu gabe, Xabi Aburruzagaren estudioko bigarren lana da.