Bilboko Aste Nagusiari, urteko asterik berezienari eta munduko jairik handienari hasiera emateko hiru lagun behar ditugu: Mari Jaia, pregoilaria eta txupinera.
Jai herrikoien adierazle, azken honek markatzen du jaiaren hasiera eta txupina algararako deia bilakatzen du.
Atsegin eta ilusio handiz, txupineraren kanta aurkeztu nahi dizuegu.
Lantalde handiaren laguntza izan dut abesti hau prestatzeko eta kantuan emakume zoragarriek jarri diote ahotsa. Besteak beste, aurtengo pregoilarioak, Aiora Renteriak.
Gozatu eta zeuona egin abestia!
Musika: Xabi Aburruzaga
Letra: Iñaki Aurrekoetxea
Musikariak:
Xabi Aburruzaga: Trikitixa, programazioak
Eriz Pérez: Gitarra akustikoa
Pablo Cano: Steel guitar
Xabier Zeberio: Biolina
Koldo Uriarte: Pianoa eta sintea
Ruben Isasi: Txalaparta, panderoa, perkusioak, whistle eta flauta
Iñigo Olazabal: Txalaparta eta perkusioak
Abeslariak:
Aiora Renteria
Itziar Ituño
Maria Rivero
Naroa Gaintza
Ylenia Baglietto
Miren De Miguel
Irati Bilbao
Rapa: La Basu
Grabazioa eta edizioa Xabi Aburruzaga (Trikileku estudioan)
Edizioa, nahasketa eta mastering-a: Unai Mimenza
Erramunen soinua umeei zuzenduriko Bizkaiko Trikitixa Elkartearen argitalpena da, liburu eta diskoz osatua. Unai Elorriagak idatzitako istorioan, pertsonaia xelebre batzuei gertatzen zaizkien pasadizoen bidez, trikitixaren nondik-norakoak azaltzen dira: nondik datorren, zelan jotzen den, zeintzuk erritmo erabiltzen diren, etab.
Lanen honek bi helburu nagusi ditu: trikitixa sustatzea eta irakaskuntza laguntzea; eta umeei (orain arte gutxitan egin dena) materiala eskaintzea.
Lan hau liburu eta diskoz osatuta dago, eta, bertan, ipuinak, abestiak, hauen letrak eta partiturak (ikasleentzat zuzendutako oharrekin) aurkitu daitezke.