Saskia

Bilboko Aste Nagusiko txupinerak.

Xabi Aburruzagak Bilboko Aste Nagusiko Txupinerari abestia egin dio

Bilboko Aste Nagusiari, urteko asterik berezienari eta munduko jairik handienari hasiera emateko hiru lagun behar ditugu: Mari Jaia, pregoilaria eta txupinera.
Jai herrikoien adierazle, azken honek markatzen du jaiaren hasiera eta txupina algararako deia bilakatzen du.
Konpartsen ordezkaria da txupinera eta bere abesti propioa merezi zuen, ezta?

Atsegin eta ilusio handiz, txupineraren kanta aurkeztu nahi dizuegu.
Lantalde handiaren laguntza izan dut abesti hau prestatzeko eta kantuan emakume zoragarriek jarri diote ahotsa. Besteak beste, aurtengo pregoilarioak, Aiora Renteriak.

Gozatu eta zeuona egin abestia!

Gora Aste Nagusia! Gora txupinera! Gora Mari Jaia!

Musika: Xabi Aburruzaga
Letra: Iñaki Aurrekoetxea

Musikariak:
Xabi Aburruzaga: Trikitixa, programazioak
Eriz Pérez: Gitarra akustikoa
Pablo Cano: Steel guitar
Xabier Zeberio: Biolina
Koldo Uriarte: Pianoa eta sintea
Ruben Isasi: Txalaparta, panderoa, perkusioak, whistle eta flauta
Iñigo Olazabal: Txalaparta eta perkusioak

Abeslariak:
Aiora Renteria
Itziar Ituño
Maria Rivero
Naroa Gaintza
Ylenia Baglietto
Miren De Miguel
Irati Bilbao
Rapa: La Basu

Grabazioa eta edizioa Xabi Aburruzaga (Trikileku estudioan)
Edizioa, nahasketa eta mastering-a: Unai Mimenza

Eskerrik asko Bilboko Konpartsei eta Bilboko Udalari.

 

Facebook
Twitter
LinkedIn