Saskia

Xabi Aburruzaga “Auzorik auzo” ekitaldian egongo da

Auzorik Auzo” programaren 5. edizioa ospatuko da aurten, Iurretako udalak kultura sustatzeko antolatzen duen ekitaldia. Apiriletik hasita, Iurretako zenbait auzotik musikaz gozatzeko hainbat aukera egongo dira. Xabi Aburruzaga bertan egongo da, ekainaren 11an, Orozketa auzoan.

Aurtengo edizio honetan 4 kontzertu eskainiko dira eta doakoak izango dira denak. Egitaraua  Biren taldeak irekitzen du apirilaren 2an; 4kote taldeak bere kontzertua eskainiko du maiatzaren 14an; eta bi aste geroago, maiatzak 28, Hibai Etxebarriak berea eskainiko du. Xabi Aburruzaga ekitaldia ixteaz arduratuko da, ekainaren 11n eskainiko duen kontzertuarekin. 

Musika sustatzeaz aparte, Iurretako udalerriko toki desberdinak ezagutarazi nahi dituzte, eta bertoko bizilagunen arteko harremanak sustatzea. Esan beharra dago amaitzerakoan luntx bat eskainiko dela. 

Biren taldeak Ondarroako ahizpa bikiek osatzen dute. Ane eta Nora deitzen dira, eta gazteek dituzten emozioak transmititzen dituzte beren abesti propioekin.

4kote taldeak, bere izenak dioen bezala, 4 pertsonek osatzen dute: Edurne Eguia, Bidane Txopitea, Iratxe Uribelarrea eta Igone Amesti. Talde honetatik beste zenbait pertsona pasatu dira 2011. urtean taldea sortu zenetik, eta urteak pasa ahala musika berriztuz joan dira. 

Hibai Etxebarria musikaria eta pedagogoa da, eta urtean zehar bere musikaz gozatzeko aukera gutxi izaten dira. Zorionez, Auzorik Auzo programan aukera bitxi horietako bat egongo da. 

Facebook
Twitter
LinkedIn